EUSKADIKO BORROKA ETA SAMBO FEDERAZIOA da erabiltzailearen datu pertsonalen tratamenduaren arduraduna, eta jakinarazten dizu datu horiek datuak babesteko araudian eta, hala badagokio, aplikatzekoa den araudian xedatutakoaren arabera tratatuko direla.
Interneten datu pertsonalak babesteko indarrean dagoen Espainiako eta Europako araudira egokituta dago pribatutasun-politika hau. Zehazki, arau hauek errespetatzen ditu:
Federazioak ematen dituen zenbait zerbitzu gauzatzeko. Hauek dira tratamendua egiteko aurreikusten diren eragiketak:
Baimena da datu pertsonalak tratatzeko lege-oinarria. Federazioak
konpromisoa hartzen du erabiltzailearen berariazko baimen egiaztagarria
lortzeko, haren datu pertsonalak helburu espezifiko baterako edo
batzuetarako erabiltzeko.
Erabiltzaileak baimena edozein unetan atzera botatzeko eskubidea izango
du. Baimena kentzea ematea bezain erraza izango da. Oro har, baimena
kentzeak ez du webgunearen erabilera baldintzatuko.
Tratamenduaren xedea lortzeko behar den denboran soilik gordeko dira, edota datuak zaintzea agintzen duten legezko preskripzioak daudenean. Xede horretarako beharrezkoak ez direnean, ezabatu egingo dira, segurtasun-neurri egokiak hartuta, datuen anonimotasuna edo datu horien erabateko suntsiketa bermatzeko.
Ez dago aurreikusita datu pertsonalak hirugarrenei jakinaraztea; tratamenduaren xedeak garatzeko eta gauzatzeko beharrezkoa den kasuan soilik jakinaraziko zaizkie komunikazioekin lotuta guk ditugun zerbitzuen hornitzaileei, arduradunak horiekin izenpetuta baititu pribatutasunari buruz indarrean dagoen araudiak eskatzen dituen konfidentzialtasun-kontratua eta tratamendu-arduradunaren kontratua.
Hauek dira erabiltzailearen eskubideak:
Harremanetarako datuak, zure eskubideez balia zaitezen:
EUSKADIKO BORROKA ETA SAMBO FEDERAZIOA. Julian Gaiarre etorbidea, 48
behea - 48004 BILBO (Bizkaia). Emaila: borrokak.fed@gmail.com
Datu pertsonalak babesteko indarrean dauden araudietan xedatutakoarekin bat etorriz, arduraduna Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016/679 (EB) Erregelamenduak eta 3/2018 Lege Organikoak jasotzen dituzten xedapen guztiak betetzen ari da, bere ardurapean dauden datu pertsonalak tratatzeko. Era berean, argi eta garbi betetzen ari da Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016/679 (EB) Erregelamenduaren 5. artikuluan deskribatutako printzipioak; printzipio horien arabera, datu pertsonalak zilegitasunez, fideltasunez eta gardentasunez tratatzen dira interesdunari dagokionez, eta egokiak eta beharrezkoak diren xedeetara mugatzen dira.
Arduradunak bermatzen du Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016/679 (EB) Erregelamenduak eta 3/2018 Lege Organikoak ezartzen dituzten segurtasun-neurriak aplikatzeko politika tekniko eta antolaketa-politika egokiak ezarri dituela, erabiltzaileen eskubideak eta askatasunak babesteko, eta horiez baliatu ahal izateko informazio egokia eman diela.
Pribatutasun-bermeei buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, jarri harremanetan arduradunarekin, EUSKADIKO BORROKA ETA SAMBO FEDERAZIOAREN bidez. Julian Gaiarre etorbidea, 48 behea – 48004 (Bizkaia). Posta elektronikoa: borrokak.fed@gmail.com
Ezinbestekoa da erabiltzaileak pribatutasun-politika honetan jasotako datu pertsonalen babesari buruzko baldintzak irakurtzea eta horiekin bat etortzea, eta bere datu pertsonalen tratamendua onartzea, tratamenduaren arduradunak tratamendua egin ahal izan dezan, adierazitako moduan, epeetan eta xedeetarako. Webgunea erabiltzeak berarekin dakar haren pribatutasun-politika onartzea.
Federazioak bere pribatutasun-politika aldatzeko eskubidea du, bere irizpideen arabera, edo Datuak Babesteko Espainiako Agentziaren lege-, jurisprudentzia- edo doktrina-aldaketa baten ondorioz. Pribatutasun-politika honetako aldaketak edo eguneratzeak ez zaizkio berariaz jakinaraziko erabiltzaileari. Orrialde hau aldizka kontsultatzea gomendatzen zaio erabiltzaileari, azken aldaketen edo eguneratzeen berri izan dezan.
Pribatutasun-politika hau eguneratu egin zen, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 (EB) Erregelamendura (datu pertsonalen tratamenduari dagokionez pertsona fisikoen babesari eta datu horien zirkulazio askeari buruzkoa) eta Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikora egokitzeko.